Artistas en Ruta 2022: Idoia

Euskara. Kultura. Mundura.

Artistas en Ruta 2022: Idoia
  • 25
    Ots 2022
    30
    Api 2022
    Leon / Zamora / Madril / Zaragoza

AIE erakundeak antolatzen duen ‘Artistas en Ruta’ estatu mailako zirkuituaren 2022ko lehendabiziko zikloan parte hartzeko aukeratuak izan dira Idoia eta Dupla. Hauek dira 2022ko lehendabiziko zikloan Idoiak eskainiko dituen kontzertuen datak eta tokiak:

Otsailak 25, Teatro Albeitar (Leon)

Otsailak 26, La Cueva del Jazz (Zamora)

Apirilak 23, Cadavra (Madril)

Apirilak 30, Boveda del Albergue (Zaragoza)

Artistas en Rutaren helburua talentu berria publikoari hurbiltzea da. Gaur egun ezagunak diren hainbat talde edo bakarlarik hartu dute parte zirkuituan orain arte; Olatz Salvador, Zetak, Xabi Aburruzaga, Liher, Anita Parker, Ekiza, La Furia, Nøgen eta Kepa Junkerak, besteak beste.

Ziklo honek Etxepare Euskal Institutuaren laguntza du eta hurrengo zikloan proposamenak aurkezteko deialdia irekita dago esteka honetan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu