Artistas en Ruta programako 2017ko lehen hautaketarako epea irailaren 28an amaituko da
Euskara. Kultura. Mundura.
Gogora ezazue Artistas en Ruta egitasmoaren 2017ko lehen seihilekoari dagokion katalogoan sartu ahal izateko proposamenak bidaltzeko epea irailaren 28an amaituko dela! Estatu mailan zuzeneko musika sustatzeko xedea duen programa da Artistas en Ruta, AIEk sortutakoa, eta helburu hori betetzeko zuzeneko emanaldiak antolatzen dituzte musika lokal ezberdinek osatzen duten zirkuituan.
Proposamenak postaz zein online aurkeztu daitezke eta aurkeztu beharreko dokumentazioa eta informazio guztia esteka honetan dago bilduta. 2016ko udazkeneko hautaketara aurkeztu ziren horiek ez dute zertan bidali eskaerarik berriro, datorren urteko lehen txandarako ere aintzat hartuko dituzte eta.
Epaimahai batek estilo eta jatorri ezberdinetako artistak hautatzen ditu Estatu osoko musika aretoetan zehar zuzeneko emanaldiak eskaintzeko, seihilabeteko oso batez. Eta Etxepare Euskal Institutuak AIErekin duen hitzarmenari esker, bermatuta dago beti euskal musikarien presentzia.