"Artistas en Ruta" programan parte hartzeko deialdia zabalik martxoaren 21era arte

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-03-02

Artistas en Ruta programaren 2016ko udazkeneko denboraldian parte hartzeko deialdia irekita dago martxoaren 21era bitartean. Egitasmoa AIE elkartearen eskutik antolatzen da urtero, eta helburua da zuzeneko musika sustatzea eta talentu berriak jendartearatzea.

AIEk Etxepare Euskal Institutuarekin sinatutako hitzarmenari esker, euskal talde bik parte hartu ahal izango dute egitasmoan; 2015eko bigarren denboraldian esate baterako, Iñaki Plaza, Señores, Cabezafuego eta Belako musika taldeek hartu zuten parte.

Programan parte hartzeko interesa izanez gero, hauek dira aintzat hartu beharreko baldintzak. Batetik, egoitza hauetako batera ondorengo materiala bidali: disko bat edizioa formatu fisikoan edo egiaztagarri bat edizio digitala bada, taldearen azalpen biografikoa, eta harremanetarako datuak (izen-abizenak, posta kodea, telefono zenbakia eta e-maila). Bestetik, on-line izen emateko aukera dago, baina diskoa aipatutako egoitzetako batera bidali beharra dago.

Informazio gehiago eta izen ematea hemen.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu