"Artistas en Ruta" programaren hautaketan sartzeko deialdia zabalik

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-02-24

AIE-k eta Etxepare Euskal Institutuak sinatutako hitzarmenari esker, aurten ere hainbat euskal taldek zuzeneko musika sustatzea xede duen Artistas en Ruta programan parte hartzeko aukera izango dute. Estatu mailako kontzertu zirkuitu hau bi aldiz berritzen da urtean. Irailetik abendura bitarteko programan parte hartuko duten taldeak martxoan hautatuko ditu aditu talde batek; urtarriletik ekainera bitarteko kontzertuak emango dituzten musikarien zerrenda, berriz, urrian osatuko dute.

HAUTAKETAN PARTE HARTZEKO JARRAIBIDEAK

Programan interesa duen artista bazara eta izena eman nahi baduzu, bi aukera dituzu:

AIE elkarteko egoitzetako batera hurrengo materiala bidali:

- CD bat, edizioa euskarri fisikoan badago, edo ziurtagiriren bat edizioa digitala bada.

- Aipamen biografikoa (musika estiloa)

- Harremanetarako datuak (Izen-abizenak, posta helbidea, telefonoa eta e-maila).

Eman izena online eta, horrez gain, bidali editatu duzun CD bat AIE-ren ordezkaritzetako batera.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.