AT! Itzulpena: literatura laginak (2025)

Etxepare Euskal Institutuak bere xedeen artean du jatorriz euskaraz idatzitako literatura nazioartean sustatzea. Xede horretan aurrera egin ahal izateko ezinbestekoa da atzerriko hizkuntzetara itzulitako laginak izatea. Hori dela eta, atzerrian sustatzeko aproposak izan daitezkeen literatura lanen laginak proposatzeko deialdia kaleratu du berriz ere, aipatutako lagin horiek ingelesera edo frantsesera itzul daitezen. Aipatutako laginak ez dira izango liburuaren %15a baino luzeagoak. Deialdia zabalik egongo da zuzkidura agortu arte.
- Eskaerak aurkezteko epea: 2025/02/03 - 2025/12/31
- Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua
- Zuzkidura: 8.000€
- Kontaktua: Kizkintza Galartza Arregi | k-galartza@etxepare.eus | +34 943 023 409