AT! Itzulpena: literatura (2026)
Irekita
Etxepare Euskal Institutuaren jardun-ildo nagusietako bat euskal literatura nazioartean sustatzea da. Dirulaguntza-programa honen bidez, euskal literatura-lanen itzulpena bultzatzen dugu, euskal idazleak eta hauen lanak hizkuntza eta merkatu berrietara iristen laguntzeko, eta, horrenbestez, nazioarteko zabalkundea eta ikusgarritasuna indartzeko.
Honako itzulpen-jarduerak laguntzen ditugu diruz:
- Jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-lanak edozein hizkuntzatara itzultzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako idazleek jatorriz gaztelaniaz idatzi eta argitaratutako literatura-lanak euskara ez den beste edozein hizkuntzatara itzultzea.
- Argitaletxeentzako edizio eta sustapen gastuak.
- Eskaerak aurkezteko epea: 2026/06/04 - 2026/07/03
- Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua
- Zuzkidura: 63.000€
- Kontaktua: Kizkitza Galartza Arregi | k-galartza@etxepare.eus | +34 943 023 409
Informazio guztia eta izen ematea Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan.