Atxagaren "Xola eta Ameriketako izeba" lana eslovenieraz

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-04-05

Bernardo Atxagaren “Xola eta Ameriketako izeba” (Erein) haur eta gazteei zuzendutako lana eslovenierara itzuli dute: Xola in teta iz Amerike. Itzulpena Donostia 2016k, Etxepare Euskal Institutuak eta EIZIEk (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak) iaz martxan jarritako “Itzultzaile berriak” programatik eratorri den lehen itzulpena da, bertan parte hartu zuen Barbara Pregelj itzultzailearen eskutik.

Programa honi esker, atzerriko itzultzaileek Zornotzako Barnetegian egonaldi mota ezberdinak egiteko aukera izan zuten –sei hilabetekoa lau itzultzailek eta hilabete batekoa beste lauk-, euskara bizi eta ikasteko. Helburu nagusia parte hartzaileen itzulpenetan euskara, zubi nahiz sorburu gisara erabili ahal izateko hizkuntza gaitasuna lortzea zen. 

Egonaldi luzea egin zuten itzultzaileak, gainera, euskal literaturako obra bana itzultzen ari dira euren hizkuntzetara, eta horien artean argitaratzen lehena izan da Xola txakurraren abenturak kontatzen dituen laugarren eleberriaren eslovenierazko bertsioa

Barbara Pregelj (1970) Nova Gorica Unibertsitateko irakaslea eta literatur itzultzaile esloveniarra da. Autore ugariren lanak itzuli ditu gaztelaniatik, galegotik zein katalanetik eslovenierara, hala nola Miguel de Unamuno (Življenje don Kihota in Sanča) Federico García Lorca (Metuljkin urok) edo Gabriel Martín I Roig (Slikanje človeške figure).

Itzultzaile berriak programaren inguruko informazio gehiago hemen.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu