Atzerrian euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza ikastaroa: izen ematea zabalik!
Euskara. Kultura. Mundura.
Euskal Herriko Unibertsitateak, Etxepare Euskal Institutuarekin lankidetzan, atzerriko goi-mailako zentroetan euskara irakasteko irakurleei bideratutako prestakuntza ikastaroa eskainiko du aurten ere.
Humanitateetako goi-mailako graduatuei eta lizentziatuei bideratutakoa izango da ikastaroa, betiere hizkuntza-eskakizunak betetzen badituzte (EGA edo legezko titulazio baliokidea izatea). Hala ere, lekurik bada, beste lizentzia edo graduetakoek ere eragin ahal izango dute ikastaroa. Eskolak Donostiako campusean izango dira, urriaren 14tik azaroaren 26ra, ostiral arratsalde (16:00etatik 20:20etara) eta larunbat goizetan (09:00etatik 13:20etara).
Izena-emateko epea irekita egongo da irailaren 8tik urriaren 13ra arte (biak barne) eta ikastaroko parte-hartzaileak izen-ematea gauzatutako ordenari jarraiki hautatuko dira. Izen-ematea eta informazio osatua esteka honetan aurki daitezke. Ikastaroaren programa osoa, aldiz, albiste honi erantsitako dokumentuan ikus daiteke.

Hasiera-hasieratik, euskara atzerriko hizkuntza gisa irakasten duten irakasle edo irakurleen prestakuntza osatzea izan da helburu nagusia. Prestakuntza irakurleek lekuan bertan dituzten berariazko premiak kontuan izanik diseinatu da eta atzerriko unibertsitateetan eta goi-mailako zentroetan, Etxepare Euskal Institutuarekin dituzten lankidetzen bidetik, gisa horretako lanpostuak bete nahi dituzten lizentziatuei edo graduatuei zuzendutakoa da.
Bi erakundeon artean sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker prestakuntza hori proposamen zehatzen bidez gauzatu ahal izango da. Prestakuntza ikastaroa hainbat gairen ingurukoa izango da, hizkuntza, didaktika, metodologia, kultura nahiz zibilizazioa ardatz hartuta.
Ainhoa Gómez Pintado (Euskal al Herriko Unibertsitateko Bisitarientzako Hizkuntza Ikastaroen koordinatzailea) eta Mari Jose Olaziregi Alustiza (Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatzeko eta Hedatzeko zuzendaria) dira ikastaroaren zuzendariak.
Matrikula eta informazioa: http://www.ehu.eus/eu/web/nazioarteko-harremanak/etxepare