Atzerrian euskara irakasteko prestakuntza ikastaro berria jarriko du abian EHUk
Euskara. Kultura. Mundura.
Euskal Herriko Unibertsitateak (Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzak), Etxepare Euskal Institutuarekin lankidetzan, atzerriko unibertsiteteetan eta goi mailako zentroetan euskara irakasteko irakurleei bideratutako prestakuntza ikastaro berria emango du udazkenetik aurrera. Nekane Balluerka UPV/EHUko Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordeak eta Mari Jose Olaziregi Etxepare Euskal Institutuko Euskararen Sustapenerako eta Hedapenerako zuzendariak aurkeztu dute programa berria gaur Donostian.
Egungo mundu globalizatu eta berdintzailean euskarari eta euskal kulturari ikusgarritasuna eta prestigioa ematen dieten ekimenak sustatzearen garrantzia nabarmendu du errektoreordeak.
Ikastaro berriak euskara atzerriko hizkuntza gisa irakasten duten irakasle edo irakurleen prestakuntza osatzea xede duela azaldu du eta irakurleek lekuan bertan dituzten berariazko premiak kontuan izanik diseinatu dutela ere adierazi du. Hauek dira helburu nagusiak:
- Lanerako estrategia eraginkorra proposatzea euskara atzerriko hizkuntza gisa ezagutu eta eskuratzearen inguruan.
- Euskararen berezitasunak eta espezifikotasuna testuinguru elebakarretan edo/eta eleanitzetan.
- Alderdi soziokulturaletan eta balioetan sakontzea, euskara bitarteko hartuta.
- Atzerritarrei euskara irakasteko eta horiek euskara ikasteko prozesuetako trebetasunak eta gaitasunak optimizatzea, IKTak eraginkortasunez erabiltzearen bidez.

Ikastaroa honakoei bideratutakoa da: EGA duten graduko edo lizentziaturako unibertsitate tituludunei -lehentasuna emango zaie Giza Zientzietan lizentziatuei- eta ezagutza areagotu nahi duten bigarren hizkuntzetako irakasleei, bereziki euskara bigarren hizkuntza gisa irakasten dihardutenei.
Formakuntza programa 2014an eskainiko da lehen aldiz, irailaren 26tik azaroaren 15era bitartean, eta Mari Jose Olaziregik eta Jesús Cuenca de la Rosa Euskal Herriko Unibertsitateko Bisitarientzako Hizkuntza Ikastaroen koordinatzaileak zuzenduko dute. Alor ezberdinetako puntako adituek eskainiko dituzte lehen programa honetako eskolak, hainbat gai jorratuz; besteak beste, euskara irakasteko metodologia, gaitasun komunikatiboa eta motibazioa, syllabus-aren antolaketa, curriculumaren diseinua, ahozkotasuna edo teknologia.
Bernart Etxepare lehen euskal idazlearen bidea jarraitu zuen Gabriel Aresti gogoratu nahi izan du Mari Jose Olaziregik, “Harri eta Herri” argitaratu zela 50 urte bete diren honetan, urteurrenarekin bat eginez. Euskara gure identitate kolektiboaren adierazgarri inportanteena dela azpimarratu du Institutuko Euskararen Sustapenerako eta Hedapenerako zuzendariak, eta pozik agertu da UPV-EHUrekin batera egindako elkarlanaren emaitzaz. Adierazi duenez, Institutuak 16 herrialdetako 34 unibertsitateetan Euskara eta Euskal Kultura irakasten duten 28 irakurle ditu une honetan, euskal ikasketen nazioarteko 5 Katedretaz gain. Bestalde, Institutuaren eta UPV/EHUren lankidetzaz ere “Excellence in Basque Studies” ikastaroa eskaintzen da Udako Ikastaroetan -aurten laugarren aldiz- harrera bikainarekin, bataz beste 90 ikasle biltzen baititu urtero.
ATZERRIKO UNIBERTSITATEETAN ETA GOI MAILAKO ZENTROETAN EUSKARA IRAKASTEKO PRESTAKUNTZA IKASTAROA
Ostiraletan: 16.00etatik 20.30era (30 minutuko atsedenarekin).
Larunbatetan: 09.00etatik 13.30era (30 minutuko atsedenarekin).
Tokia: Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (FIHEZI)
2014, PROGRAMA
Irailak 26-27 |
|
Hizlaria: Jasone Cenoz |
|
Gaia: Euskara atzerriko hizkuntza gisa irakasteko metodologiaren oinarrizko kontzeptuak
|
|
Urriak 3 |
|
Hizlaria: Ibon Manterola |
|
Gaia: Hizkuntzak ikasteko jarrera eta motibazioak
|
|
Urriak 4 |
|
Hizlaria: Maria Jose Ezeizabarrena |
|
|
|
Urriak 10-11 |
|
Hizlaria: HABE |
|
Gaia: Curriculum diseinua euskara bigarren hizkuntza gisa irakasteko goi-mailan: ikasten ikasteko jarduerak
|
|
Urriak 17-18 |
|
Hizlaria: Pio Perez |
|
Gaia: Euskal kultura programaziorako proposamen gisa
|
|
Urriak 24-25 |
|
Hizlaria: Nerea Arruti |
|
Gaia: Bigarren hizkuntzako irakaslea kultur bitartekari (ondarea-historia-literatura). Ikasketa kulturalen ikuspegitik
|
|
Azaroak 7-8 |
|
Hizlaria: Mari Jose Olaziregi |
|
Gaia: Irakasteko syllabus-a antolatzen: kasu praktikoak
|
|
Azaroak 14 |
|
Hizlaria: Joxerra Garzia |
|
Gaia: Ahozkotasuna
|
|
Azaroak 15 |
|
Hizlaria: Xabi Paya |
|
Gaia: Teknologia kulturaren irakaskuntzan: wikia nola sortu |
Izena emateko orria eta jarraibideak