Atzerriko hizkuntzetara itzultzeko laginak proposatzeko deialdia (2022)

Atzerriko hizkuntzetara itzultzeko laginak proposatzeko deialdia (2022) Irekita

Deialdi honen xedea da jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-obren laginak atzerriko hizkuntzetara itzultzeko proposatzea, obra horiek nazioartean sustatzeko xede nagusiarekin bat. Aipatutako laginak ingelesera edo frantsesera itzuli beharko dira eta ez dira izango liburuaren %15 baino luzeagoak. Deialdia zabalik egongo da zuzkidura agortu arte.

  • Eskaerak aurkezteko epea: 2022/02/01 - 2022/12/31
  • Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua
  • Zuzkidura: 8.000€
  • Kontaktua: Kizkitza Galartza | k-galartza@etxepare.eus | (+34) 943 023 409

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu
}