Atzerriko unibertsitateetan eta goi-mailako zentroetan euskara irakasteko prestakuntza berria EHUn

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-04-15

Euskal Herriko Unibertsitateak (Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzak), Etxepare Euskal Institutuarekin lankidetzan, atzerriko goi-mailako zentroetan euskara irakasteko irakurleei bideratutako prestakuntza ikastaro berria eskainiko du udazkenetik aurrera.

Euskara atzerriko hizkuntza gisa irakasten duten irakasle edo irakurleen prestakuntza osatzea du xede ikastaroak eta irakurleek lekuan bertan dituzten berariazko premiak kontuan izanik diseinatu da.

 

Era osagarrian Etxepare Euskal Institutuak UPV-EHUko Udako Ikastaroetan urtero arrakastaz burutzen duen "Excellence in Basque Studies" delako prestakuntza programa antolatzen jarraituko du. Laugarren aldiz eskainiko da ikastaroa aurten, uztailaren 7tik 9ra.

Euskal Herriko Unibertsitateak (Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzak), Etxepare Euskal Institutuarekin lankidetzan, atzerriko goi-mailako zentroetan euskara irakasteko irakurleei bideratutako prestakuntza ikastaro berria eskainiko du udazkenetik aurrera.

Euskara atzerriko hizkuntza gisa irakasten duten irakasle edo irakurleen prestakuntza osatzea du xede ikastaroak eta irakurleek lekuan bertan dituzten berariazko premiak kontuan izanik diseinatu da. Hauek dira helburu nagusiak:

- Lanerako estrategia eraginkorra proposatzea euskara atzerriko hizkuntza gisa ezagutu eta eskuratzearen inguruan.

- Euskararen berezitasunak eta espezifikotasuna testuinguru elebakarretan edo/eta eleanitzetan.

- Alderdi soziokulturaletan eta balioetan sakontzea, euskara bitarteko hartuta.

- Atzerritarrei euskara irakasteko eta horiek euskara ikasteko prozesuetako trebetasunak eta gaitasunak optimizatzea, IKTak eraginkortasunez erabiltzearen bidez.

Ikastaroa 56 ordu ingurukoa izango da eta programaren xehetasunak eta izen-emateko jarraibideak maiatzean emango dira jakitera.

Era osagarrian Etxepare Euskal Institutuak UPV-EHUko Udako Ikastaroetan urtero arrakastaz burutzen duen "Excellence in Basque Studies" delako prestakuntza programa antolatzen jarraituko du. Laugarren aldiz eskainiko da ikastaroa aurten, uztailaren 7tik 9ra.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.