Badator Portugalgo WestWay LAB jaialdia
Euskara. Kultura. Mundura.
WestWay LAB Festival jaialdia hirugarren edizioarekin dator, eta apirilaren 6an hasi eta 16ra bitartean iraungo du, Portugalgo Guimarães hirian. Etxepare Euskal Institutuaren babesaz, aurten hiru euskal manager jaialdira joango dira, bertako ekimenetan parte hartzera.
WestWay LAB musika jaialdia da, hain zuzen ere, Portugalgo ezagunenena; urtero egiten da ETEP (European Talent Exchange Programme) sarearen baitan. BIME (Bilbao International Music Experience) elkartearen laguntzaz antolatzen dute jaialdia, eta Prozesua, Pentsamendua eta Produktua dira egitasmo honen hiru zutabeak.
Jaialdia gune aproposa bilakatzen da zuzeneko musikaz gozatu nahi dutenentzat, eta musika industriako hainbat profesionalen topaketak sustatzeko ere balio du, baita sormen prozesuak bultatzeko ere. Helburuen artean, nazioartean artista portuges berriak sustatzea, urtetik urtera artista parte hartzaileen kopurua igotzea, jaialdia nazioartean ezagutzera ematea, eta musikari profesionalei aukera ahalbidetzea nazioarteko hitzaldi nagusietan parte hartzeko.
WestWay LAB Festival jaialdia hirugarren edizioarekin dator, eta apirilaren 6an hasi eta 16ra bitartean iraungo du, Portugalgo Guimarães hirian. Etxepare Euskal Institutuaren babesaz, aurten hiru euskal manager jaialdira joango dira, bertako ekimenetan parte hartzera.
WestWay LAB musika jaialdi bat da, hain zuzen ere, Portugalgo ezagunenena; urtero egiten da ETEP (European Talent Exchange Programme) sarearen baitan. BIME (Bilbao International Music Experience) elkartearen laguntzaz antolatzen dute jaialdia, eta Prozesua, Pentsamendua eta Produktua dira egitasmo honen hiru zutabeak.