Bartzelonako Irakurle Klubak zortzi euskal autoreren lanak aztertuko ditu
Euskara. Kultura. Mundura.
Urriaren 25ean hasita, eta maiatzaren 23ra arte, Bartzelonan euskal Irakurle Kluba antolatu dute beste urtebetez, euskal literatura Katalunian ezagutarazteko asmoz. Etxepare Euskal Institutuko irakurletzetako irakasleen (UB eta UAB), HABEren , Hizkuntza Eskola Ofizialaren eta Euskal Etxearen ekimen honek 8 autoreren lanak aztertuko ditu orotara.
(..)

Aurkezpen saioa urriaren 25ean egin zuten eta hurrengoa bihar, azaroaren 22an izango da: Bernardo Atxagaren Zeru horiek aztertuko dute, Biblioteca Esquerra de l´Eixample-Agustí Centelles-en .
Jarraian, eta hurrenez hurren, honako autoreen lanen inguruko saioak antolatu dira: Itxaro Borda (100% Basque), Miren Agur Meabe (Kristalezko begi bat), Karmele Jaio (Amaren eskuak), Lourdes Oñederra (Eta emakumeari sugeak esan zion), Eider Rodriguez (Eta handik gutxira gaur) eta Kirmen Uribe (Bitartean heldu eskutik).
Liburuak euskaraz sorturiko literatur lanak izango dira, baina euskaraz ez dakitenek ere parte hartzeko aukera izan dezaten, jatorrizkoak ez ezik itzulpenak ere berdin-berdin erabiliko dituzte. Dinamizatzaile batek gidatuko ditu saioak.
Izena emateko:
Biblioteca Esquerra de l´Eixample - Agustí Centelles
Comte d´Urgell, 145-147
Tel. 93 453 98 81
b.barcelona.ac@diba.cat