Bartzelonako ´EH Sona´ jaialdiko programa aurkeztu dute ´Mercat de la Música Viva de Vic´ azokaren baitan
Euskara. Kultura. Mundura.
Mercat de la Música Viva de Vic, musika industriako profesionalak batzen dituen jaialdia, irailaren 17-20 bitartean burutu zen Vic hirian. Bere baitan Bartzelonan burutuko den EuskalHerria Sona! jaialdiaren aurkezpena ere antolatu zen.
Aurten urria eta azaroa bitartean burutuko den jaialdiak Bartzelonan kontzertuak eskainiko dituzten taldeak aurkeztu zituen. Aurreko urteetan bezala, kartel zabala dakat jaialdiak, euskal panorama musikaleko talde entzutetsuekin osatuta; aurtengoan honako hauek izango dira parte hartzaileak: Oskorri, Libe, Joseba B. Lenoir Gang, Governors + Larregi, Jabier Muguruza, Korrontzi, Patrol Destroyers, eta Anari.
18. urteurrena beteko du aurten jaialdiak. Hari esker, euskal musika talde ezberdinek Bartzelonako aretoetan emanaldiak eskaintzeko aukera dute, hala nola, Apolo edota Razzmatazz3-n.
Ikusi programa osoa hemen.