Basque Audiovisual aurten ere MIPCOM nazioarteko azokan

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-10-13

Aurten ere ikus-entzunezkoen ekoizpenaren alorreko hainbat euskal enpresa MIPCOM puntako azokan lanean ari dira, Cannes hirian, Etxepare Euskal Institutuaren eta EIKEN clusterraren Basque Audiovisual programaren eskutik. Euskal konpainiek nazioarteko merkatuetara irits daitezen ezinbestekoa den topagune honek gaur zabaldu ditu ateak, urriaren 13an; urriaren 16ean amaituko da.

12 dira, hain zuzen, aurtengo euskal partaidetza osatzen duten enpresak: Baleuko, Basque Stream, Bilbao – Bizkaia Film Commission , EiTB, Euskaltel, Expressive Media Projects, K 2000, Lumiere Produkzioak, New Media Euskadi, Pausoka Entertainment, Prime Time Media, Somuga  eta Sugar Factory. Aurten Bilbao-Bizkaika Film Commission erakundea ere gehitu zaie, eta azoka esanguratsu honetan bere burua aurkezteko ekitaldi bat antolatuko du.

Basque Audiovisual  programaren urteko hirugarren nazioarteko hitzordua da MIPCOM, udaberri partean MIPTV eta Sunny Side of the Doc azoketan esku hartu ondoren.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu