Basque Audiovisual ekimena Berlingo European Film Marketean izango da beste behin
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare Euskal Institutuaren, Zineuskadiren eta Eiken Clusterraren arteko elkar-lanari esker, BASQUE AUDIOVISUAL ekimenak espazio propioa izango du ICEX-ek European Film Marketean izango duen standean, Berlinen. Espazio hori jaialdira doazen euskal profesionalentzat eskuragarri egongo da, hala nola Euskadiko hiru Film Commissionak batzen dituen Film Basque Country zerbitzuaren mesedetara.

Standean 2017an estreinatutako 28 zinema- proiektu batzen dituen katalogoa banatuko da. Orotara, argitalpenak ondorengo 19 ekoiztetxeen lanak biltzen ditu: Amania Films, Arena Comunicación, Arquetipo Comunicación, Baleuko, Barton Films, Blogmedia, Demeter Films, Dibulitoon, Doxa Producciones, Euskadi Movie AIE, Kanaki Films, Kote Camacho, Kubelik Films, Lamia Producciones, Sr&Sra Producciones, Talka Films, Taui Media eta Txintxua Films. Horien artean 11 lan dokumental, animaziozko 5 film luze eta fikziozko 12 film aurki daitezke.
EFMko joan den edizioan katalogoak 18 ekoiztetxeren 21 lan jaso zituen: 9 dokumental, 9 fikzio lan eta 3 animazio film. Gehienak garapen fasean zeuden.
Ekoiztetxe gehienek euren parte-hartzea baieztatu dute. Berlinale jaialdiaren baitan antolatzen den azoka honetan Arkaitz Basterrak eta Jara Ayucarek osatutako lan taldea izango dute eskuragarri enpresek, euskal eta atzerriko profesionalen arteko networkinga sustatzeko asmoz eta euskal enpresek Berlinalen ahalik eta etekinik handiena atera dezaten bermatzeko.
Aurten, berrikuntza modura, Euskadiko hiru Film Commissionetako ordezkariek lekua izango dute Standean Film Basque Country aterkipean. Parte hartze honek markaren aurkezpen ofiziala dakar, eta Euskal Herrira errodaje berriak zein sustapen bide berriak erakartzeko aukera.