MAFIZ – Malagako Zinemaldia 2023: Basque. Audiovisual.

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 13
    Mar 2023
    17
    Mar 2023
    Malaga

Martxoaren 10etik 19ra bitartean, Malagako zinemaldia, zinema iberoamerikarraren erakusleiho nagusietako bat, euskal ekoizpen askoren erakustoki izango da berriro. Oraingoan, jaialdiak berak eta MAFIZ industria-guneak 21 lan aukeratu dituzte hainbat ataletan esku hartzeko. Nabarmentzekoa da hautatutako euskal ekoizpenetatik 14 emakumeek zuzendu dituztela.

Malagako Zinemaldiko MAFIZ Industria gunean euskal partaidetza nabarmena izango da, martxoaren 13tik 17ra bitartean.

Spanish Screenings-eko Regional Hub atalean, Ainhoa Andrakaren eta Zuri Goikoetxearen ‘Cabeza y corazón’ izango da, Espainiako gurpil-aulkiko emakumezkoen saskibaloi selekzioak jokatutako  lehiaketa aurre-olinpikora garamatzan lana. Iratxe Fresnedaren ‘Tetuan´ lana ere bertan izango da, Gijongo/Xixongo Nazioarteko Zinemaldian eta ZINEBIn estreinatutako pelikula.

Neo Screenings-en barruan, bi euskal proiekzio ere aurki ditzakegu: ‘La quietud en la tormenta’, Alberto Gastesiren opera prima, eta ‘My Way Out’, Izaskun Arandiak The way out Londresko transgenero klubari buruz egindako dokumentala.

Malaga Short Corners atalean Sonia Estevezen ´Malkoak´ film laburra ikusteko aukera izango da. Bertan, artista gasteiztarrak negar egitea aldarrikatzen du, malkoekiko dugun ikuspegi negatiboa zalantzan jarriz.

Spanish Screenings-en WIP saileko Animation Day saioan Isabel Herguera zuzendari donostiarra garatzen ari den azken proiektua ezagutzeko aukera izango dugu, ‘El sueño de la Sultana’, eta Nuno Beato-ren ´Los demonios de Barro’ ere aurkituko dugu, Animaziozko Film Onenaren Goya Sarirako izendatuta egon zen filma.

Next From Spain sailak, aldiz, Nagore Eceizaren azken lana, ‘If You Wish To Make An Apple Pie’ eta Albertina Carriren ‘¡Caigan las rosas blancas!’ genero gaietako road-tripak ere parte hartuko dute.

Azkenik, Málaga Work In Progress España atalean, Duero ibaiaren ertzean 50 urteko bi emakume elkartzen dituen ‘Sobre todo de noche’ proiektuarekin izango da Victor Iriarte.

Ohi bezala, Basque. Audiovisual. ekimenak euskal ikus-entzunezkoen sektoreko berritasunak ezagutaraziko dituen stand bat izango du. Gainera,  euskal ekoizpenen online katalogoaren bertsio eguneratua aurkeztuko da eta online eskuragarri egongo da.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu