Basque Audiovisual marka, aurten ere Sunny Side of the Doc azokan

2015/06/23

Euskara. Kultura. Mundura.

Ekainaren 22-25 bitartean urtero Frantziako La Rochelle hirian antolatzen den Sunny Side of the Doc dokumentalgintza oinarri duen ikus-entzunezkoen azokara 10 enpresa euskaldun joan dira, herrialde ezberdinetako agenteekin harremanak sortu zein sendotzeko asmoz. Etxepare Euskal Institutua eta EIKEN Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrarekin batera elkarlanean arituko dira, Basque Audiovisual markapean.

Basque Audiovisualen erakusleihoa C26 standa izango da eta bertan batuko dira Doxa Producciones, Fascina producciones, Korima Films, Media attack TV, Mundo Visual, Orreaga FIlmak, Sincro, TxalapArt, Zinea Sortzen eta Ibaia enpresak.

Sunny Side of the Doc azokaren baitan nazioarteko profesionalak biltzen dira, euren arteko harremanak sustatzeko asmoz. Aurtengo edizioak 60 herrialdetako 2000 profesionaletik gora batuko ditu, horien artean editoreak, erosleak zein talentu berriak bilduko direlarik.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu