Basque Cultural Festival: Oreka TX + Kukai
Euskara. Kultura. Mundura.
-
22Urr 202123Urr 2021Bruton
Oreka TX musika taldea eta Kukai dantza taldea ‘Basque cultural festival’ jaialdian arituko dira, urriaren 22an eta 23an. Hauser & Wirth Somerset galeriak Eduardo Chillidari eskainitako erakusketaren testuinguruan kokatzen da ekitaldia.
Bere ibilbide artistikoan zehar, Eduardo Chillidak lotura estua izan zuen euskal nortasunarekin. Ekitaldi honek adin guztietako pertsonak gonbidatu nahi ditu euskal esperientzia batean murgildu eta euskal kulturaren ondare aberatsa ezagutzera. Musika eta dantza tradizionalen bidez, Chillidaren obran funtsezkoak izan diren gaiekin lotura berriak sortzera animatuko dira bisitariak.
Asteburu osoan zehar Euskal Herriko produktu eta zaporeak dastatu ahal izango dira, pintxoak, parrillako sukaldaritza eta ardoak barne.
Argazkia: Installation view, ‘Eduardo Chillida’, Hauser & Wirth Somerset, 2021. Photo: Ken Adlard © Zabalaga Leku, San Sebastián, VEGAP (2021). Courtesy of the Estate of Eduardo Chillida.