BASQUE. Literatura: edizio eguneratua eskuragarri

Euskara. Kultura. Mundura.

2024-04-23

Euskal literaturaren inguruko BASQUE. liburuxkaren edizio berria argitaratu du Etxepare Euskal Institutuak. Euskara eta euskal kulturari eskainitako hamabi liburuetako bat da, BASQUE. bildumaren baitan argitaratua. Deskargatu ezazu doan.

Estibalitz Ezkerra Vegas doktore eta ikerlariak (da Arizona State Universityko Historia, Filosofia eta Erlijio Ikasketen Eskola) idatzi du ‘BASQUE. Literatura’ liburua.

Zer aurkituko duzu bertan?
Liburu honek XX. eta XXI. mendeetako Euskal Herriko literaturaren garapenari begira esanguratsuak izan diren gertakariak eta egileak aipatzea ditu, euskal literaturaren historiaren argazki osatu bat lortzeko helburuz. Euskal Herriko zein euskal jatorriko idazleek beren hizkuntzetan (euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa) ekoitziriko literaturari deritzogu Euskal Herriko literatura. Lehen atalean, euskarazko ekoizpena izango dugu hizpide; ondoren, gainerako hizkuntzetan egindako literaturari helduko diogu.

BASQUE. bilduma

Etxepare Euskal Institutuak sortutako bilduma honek hamabi kultura-adierazpide bildu ditu. Guztiak kate bakarraren katebegiak dira, hizkuntza berak, lurralde komunak eta denbora-mugarri berberek zeharkatzen dituztelako. Kulturaren eskutik, euskararen lurraldean tradizioa eta abangoardia nola uztartu diren jasoko duzu. Kulturaren leihotik, bertakoaren eta kanpokoaren topalekua erakutsiko dizugu. Kulturaren taupadatik, nondik gatozen, non gauden eta nora goazen jakiteko aukera izango duzu. Liburu sorta hau abiapuntu bat da, zugan jakin-mina eragin eta euskal kultura sakonago ezagutzeko gogoa piztea du helburu.

Euskal zinemari buruz gehiago jakin nahi duzu? Deskargatu doan liburu hau.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu