Jazzahead! 2023: Basque.Music.

Euskara. Kultura. Mundura.

Jazzahead! 2023: Basque. Music.
  • 27
    Api 2023
    30
    Api 2023
    Bremen

Apirilaren 27tik 30era egingo den Jazzahead! jazz azoka profesionalean parte hartuko du Basque. Music.-ek eta horretarako jaialdian stand bat jartzeaz gain, Euskal Herriko jazz musikaren katalogoa osatuko du.

Jazzahead! Bremenen (Alemania) urtero egiten den azoka, konferentzia eta erakusleiho jaialdia da.  Jazz mundua sareratu, ideiak trukatu, hitzaldi eta paneletan parte hartu eta erakusleiho izatea du helburu.

Jazz topaketarik esanguratsuenetarikoa da nazioartean. 2022. urtean 55 herrialdetako 2.700 profesionalek hartu zuten parte azokan. Hainbat enpresa-jardueretako profesionalak bildu ziren: artistak, liburudendak, etiketak, agentziak, editoreak, jaialdiak eta klubak, banatzaileak, ekoizpen-enpresak, lobby erakundeak, elkarteak, prentsa, etab.

Basque. Music. -ek osatu nahi duen Euskal Herriko jazz musikaren katalogoan 2022an eta 2023an argitaraturako jazz diskoak azalduko dira, baita Euskal Herriko jazz aretoak eta jaialdiak ere. 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu