Basque. Playlist. #10 – Olaia Inziarte

Euskara. Kultura. Mundura.

2023-12-15

Olaia Inziarte musikari nafarra da. Beti egon izan da musikari erabat lotuta, influentzia zahar eta garaikideak jaso ditu. Egun, bere bakarkako bidea lantzen ari da, ‘Lehengo Lepotikan Burua’ (2022) proiektuari hasiera emanik. Iker Lauroba eta Chica Sobresaltorekin batera ere aritzen da, teklatu eta koroetan. Bere musikaren bitartez sonoritaterik tradizionalena abangoardistenarekin iruten du, pop ilun estiloko konposizioak kaleratuz.

Bere lehenengo bakarkako diskoan, keinu bat egiten saiatzen da haurtzarotik inguruan izan dituen testuinguru soziokultural, politiko-ekonomiko eta, beraz, familiar eta emozionalari. Disko hau eklektikoa da. Badu rocka, badu kantautore musika, sustraietako musika, popa, soula, elektronika eta urbanotik ere edaten du. Konplexurik gabe nahastu ditu instrumentu organiko eta elektronikoak. Belaunaldi desberdinak batu ditu hautatutako kolaborazioekin, bakoitzarekin haien mundura bidaiatuz.

2023ko Musika Independientearen MIN sarietako bost finalisten arteko bat izan zen, Euskarazko Diskorik Oneraren kategorian.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu