Basque. Playlist. #5 - Maite Larburu

Euskara. Kultura. Mundura.

2023-07-10

Maite Larburu artista-musikal polifazetikoa da. Biolina musika klasikoaren ildotik ikasi ondoren, antzinako musika edota mugimendu historizistan espezializatu zen Amsterdameko Kontserbatorioan ‘Nicanor Zabaleta’ sariaren laguntzaz. Honi esker Europako zenbait talde esanguratsuekin lan egin du azken 15 urteetan zehar: Amsterdam Baroque Orchestra, B’rock, Anima Eterna Brugge, Holland Baroque, Ricercar Consort, Les Timbres, Capriccio Stravagante, Solamente Naturali, Vox Luminis, etab. 

Hala ere, biolina ez da Maiteren kreatibitatea lanabes bakarra: azken aldian, musika konposizio, kantugintza, gitarra zein beste musika tresnetan sakondu eta antzerkiarekin kolaborazio interdisziplinarrak egiten dihardu. 

Bere ikasketek badute zer ikusia duen estilo musikalarekin: errenazimendu garaiko musikarien antzera, hitzen esanahia ahalik eta melodia, erritmo eta armonia kolore egokienekin margotzea baitu maite. Konkretua eta abstraktua dena uztartzen ditu. Folk eta Pop generoaren baitan klasifikatzen den arren, azken diskoetan rockera ere hurbildu da. Folk progresiboa egiten duela ere esan izan da. 

Neighbor Taldearekin bi disko plazaratu ondoren, ‘Ura patrikan’ (2013) eta  ‘Hau’ (2016), bakarkako bideari ekin zion 2019an. Dagoeneko, bi bakarkako disko atera ditu: ‘Hezurren azpian’ (2019) eta bere azken albuma, ‘Krak’ (2021). 

Azkeneko albuma disko-mosaiko bat da, helburu anitzekin eta kolaborazio desberdinetarako sorturiko musika zatiz osatua dago. Larbururen ahots, biolin, biola, sintetizadore, gitarra klasiko eta elektrikoaz gain, Carlos Taroncherren klarinete baxua, Karlos Aranceguiren bateria eta Garazi Navasen akordeoia batzen dira diskoan. Letrei dagokionez, Larburuk sortutako abestiak eta beste euskal autorek idatzitako hitzek osatzen dute diskoa (Harkaitz Cano idazlearenak, Raymond Carver poetarenak, Axut! antzerki konpainiarenak...). Diskoko harri bitxietako bat maiteren amonari hilerokoa nola etorri zitzaion kontatzen duen bertso sorta da, Arrailak deiturikoa. 2022an Musika Bulegoa Saria eskuratu zuen azken album honek. 

Spotify zerrenda hau ikusteko cookie estatistikoak eta marketin-kookieak onartu behar dituzu. Cookie hauek onar ditzakezu botoi honetan klik eginez.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu