Basque Window: euskal zinearen leihoa Londresen
Euskara. Kultura. Mundura.
Irailaren 25ean hasiko den London Spanish Film Festival zinemaldiak atal berezi bat eskainiko dio aurten ere euskal zinemari, Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin. Irailaren 26tik urriaren 5era bitartean izango den Basque Window atal horretan lau euskal filme eta hainbat film labur eta dokumental eskainiko dituzte.
Basque Window atalari esker lehen aldiz ikusi ahalko dira Erresuma Batuan Zela Trovke (2013, Asier Altuna) film laburra eta Amaren eskuak (2013, Mireia Gabilondo) pelikula, biak euskarazko jatorrizko bertsioan, eta Tres 60 (2013, Alejandro Ezcurdia). Las Brujas de Zugarramurdi (2013, Alex de la Iglesia) filmak lehen aldiz emango dute Londresen, aurretik Cólera (2013, Aritz Moreno) film laburra eskaniko duen saioan. Violet (2013, Luiso Berdejo) filma ere ikusgai izango da.
Euskal atalak Euskal Herriari buruzko dokumentalak ere bilduko ditu, saio berezi batean. A glance at the Basque Country izeneko saioak Homeland(2013, Cyrus Sutton) metraje laburreko filma eta Orson Wellesek 1955an zuzendu zituen Euskal Herriari buruzko bi dokumental emango ditu.
Homeland Etxepare Euskal Institutuak eta Donostiako Surfilmfestibal jaialdiak bultzatutako film laburra da, surf zinemagintzan oso ezaguna den Cyrus Sutton zuzendariaren euskararen eta euskal kulturaren gaineko begirada eta hausnarketa jasotzen dituena. Hainbat nazioarte mailako surf zinemalditan ikusgai izan da honezkero. Kantauriko olatuak gidatuta, paisaia ahaztezinak zeharkatzen ditu, itsaslabarrak, baserri zaharrak… egungo euskal kulturaren giroa era bitxian islatuz.

Doumentalei eskainitako saioak, gainera, Orson Wellesek ITV telebista katerako sortu zuen Around the World with Orson Welles saileko bi lan hartuko ditu: Pays Basque I (The Basque Countries) y Pays Basque II (La Pelote Basque). Izan ere, sail honek izan zituen sei kapituluetatik bi Pirinioen alde bietako Euskal Herriari eskaini zizkion zuzendariak.