Beatriz Zabalondo EHUko irakasleak bi hitzaldi eman zituen Leipzigeko Unibertsitatean

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-10-27

Leipzigeko Unibertsitateko Romanistika Sailaren babespean, Beatriz Zabalondok Medios de comunicación y redes sociales en euskera eta Situación sociolingüística del euskera en el País Vascohitzaldiak eskaini ditu aste honetan alemniako hirian. “Contacto de lenguas y variación lingüística en España/ Sprachkontakt und Sprachvariation in Spanien” hitzaldi zikloaren barruan kokatu ditu unibertsitateak hitzaldiok.

Zabalondo Berria Taldeko Administrazio Kontseiluko presidentea izanik, hitzaldietara hurbildu diren 60 ikasleek euskal hedabideen eta egoera soziolinguistikoaren inguruan zuzenean galdetzeko aukera izan zuten; tartean ziren, jakina, Etxepare Euskal institutuak Leipzigeko Unibertsitatean duen Euskara eta Euskal Kultura irakurletzako ikasleak.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.