Bekak eskuragarri "Excellence in Basque Studies V" udako ikastaroan izena emateko

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-06-25

Uda iristearekin batera, EHUko udako ikastaroei ere eman zaie hasiera. Aurten bosgarrenez, Etxepare Euskal Institutuak EHUrekin lankidetzan Excellence in Basque Studies prestakuntza ikastaroa eskainiko du bertan, eta izena emateko beka bereziak jarri dira eskuragarri. Beka horiei esker, ikastaroa dohainik egiteko aukera izan dezakezu, beraz, ez galdu abagunea eta jarri gurekin harremanetan lehenbailehen!

Excellence in Basque Studies V ikastaroak atzerriko unibertsitateetan Euskara eta Euskal kultura irakasteko prestakuntza eskaintzen du, eta aurten Mariasun Landa haur eta gazte literaturako idazle euskalduna omenduko du. Uztailaren 8tik 10era, aditu ezberdinak bilduko dira Donostiako Miramar jauregian - esaterako, 2015eko Kultur Sari Nazionala jaso duen Xavier Pla filologoa- hitzaldi ezberdinak eskaintzeko. Parte hartu ahal izateko beka eskuratu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan k-galartza@etxepare.eus e-postaren bitartez.

Institutuko Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendaria den Mari Jose Olaziregiren zuzendaritzapean gidatuko da ikastaroa eta programak haur eta gazte literatura, genero ikasketak, irakurzaletasuna garai digitalean edo gizarte eleanitzek idazleari sortzen dizkioten erronkak izango ditu aipagai; besteak beste, Landak urtetan jorratu dituen atalak. Mintegi praktikoetan, bestalde, euskal sinbologiari, unibertsitatean euskara irakasterakoan sortzen diren zailtasunei aurre egiteko tresnei eta irakasteko erabilgarri izan daitezkeen denetariko baliabideei erreparatuko diete.

Uztailaren 9an, gainera, publiko orokorrari zabalik izango den irakurketa literarioa izango da Donostiako Aquariumean, Mariasun Landarekin solasean izenburupean. Bertan Bernardo Atxaga, Juan Kruz Igerabide, Patxi Zubizarreta, Miren Agur Meabe, Miquel Desclot eta Fina Casadelrrey idazleek esku hartuko dute, zuzenean marrazkiak sortuko dituzten Antton Olariaga, Elena Odriozola eta Jokin Mitxelena ilustratzaileekin batera; Juantxo Zeberio musikaria lagun izango duten pianoan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.