Bernardo Atxaga Australian martxoan

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-02-28

Bernardo Atxaga Australian izango da martxoan, Etxepare Euskal Institutuak lagundutako bidaian, Adelaide, Sidney eta Melbourne hirietan burutuko diren kultur programa ezberdinetan.

“Adelaide Festival” jaialdiaren baitan egiten den “Adelaide´s Writers Week” egitarauean hartuko du parte lehenik: martxoaren 3an “In Translation” saioko protagonista izango da, Jordi Punti idazle kataluniarrarekin batera eta martxoaren 4an Obabakoak obraz ariko da hizketan.

Martxoaren 5ean literaturari buruzko solasaldi batean parte hartuko du Sydneyko unibertsitatean, eta martxoaren 6an Melbourneko Unibertsitatea bisitatuko du, han ere bere lanaz aritzeko.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu