Bernardo Atxaga Guadalajarako FIL azokan eta Mexiko DFko Palacio de Bellas Artes-en egongo da

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-11-27

Euskal literatura Mexikoko Guadalajarako FIL, Feria Internacional de Libro azokan, Latinoamerikako azoka eta literatura jaialdi garrantzitsuenean, izango da behin berriro, aurten ere euskal editoreek bertan izango duten standean. Etxepare Euskal Institutua ere lanean ariko da bertan, hainbat nazioarteko editore eta agenterekin bilerak eginez; besteak beste, Jaliscoko Gobernuko ordezkariekin bilduko da Mari Jose Olaziregi Etxepare Euskal Institutuko Euskararen Sutapen eta Hedapenerako zuzendaria.

Baina gainera, azken Euskadi Literatura Saria eskuratu duen Bernardo Atxagaren “Nevadako Egunak” azokako aurtengo nobedadeetako bat izango da. Egileak berak aurkeztuko du bere eleberria Guadalajaran, abenduaren 2an. Liburuaren aurkezpena ez da izango Bernardo Atxagak Mexikon burutuko duen ekintza bakarra: programa zabala beteko du idazleak Etxepare Euskal Institutuak antolatutako bidaia honetan. Abenduaren 1ean FILeko El Placer de la Lectura ekitaldi berezian parte hartuko du euskal egileak, José Manuel Sánchez Ron, Luis Goytisolo, Eduardo Lago eta Rodrigo Fresán idazleekin batera. Azkenik, hau ere azokak atonduta, Jaliscoko bi eskoletara ere joango da Atxaga, hango ikasleei bi hitzaldi ematera.

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Mexiko DFko bidea hartuko dute Atxagak eta Olaziregik, idazleak hitzaldi-solasaldi bat eskainiko baitu Mexiko DFko Palacio de Bellas Artes emblematikoan. “Conversación con Bernardo Atxaga” izenburuko solasaldian  Javier Aranda kazetariarekin batera ariko da idazlea. Ibilbidea amaitzeko, abenduaren 4ean UNAM Universidad Autónoma Nacional de México eta Universidad Iberoamericana Ciudad de México unibertsitateetako ikasle eta irakasleekin ditu hitzorduak, literaturaz eta bere lanari buruz aritzeko.

Informazio guztia

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.