Bernardo Atxaga Katedra: Maria Pilar Rodriguez
Euskara. Kultura. Mundura.
-
23Urr 202327Urr 2023New York
Maria Pilar Rodriguez ikertzaile eta irakaslea hautatu dute Etxepare Euskal Institutuak New Yorken antolatutako Bernardo Atxaga Katedrarako. Rodriguezek parte hartuko du euskal emakume zinegileei buruzko programa akademiko batean, New Yorkeko City Universityn. Mintegi ugari ospatuko dituzte urriaren 23tik 27ra bitartean.
Mintegi honek euskal zinemagileek beren ekoizpenetan landu dituzten gaien inguruan hausnartu nahi du. Kurtso honen helburu nagusia euskal zinematografia aztertzea da, emakume zuzendariek genero eta formatu ezberdinetan egindako lanez baliatuz –film luzeak, laburmetraiak eta dokumentalak–, eta ondoren lan artistiko hauen bilaketa akademiko eta dibulgatzaile bat egitea lortu nahi dute.
Urriak 23, 9:00-11:30 AM. Kurtsoaren aurkezpena eta Euskal zinearen ekoizpenaren sarrera.
Irakurketa: Fernández, Joxean (2012). Euskal zinema. Cine vasco. Basque Cinema. Donostia. Euskal filmoteka.
Irakurketak:
- Roldán Larreta, Carlos (2023). “Esa libertad pura y transparente. Temas fundamentales en la ficción cinematográfica de las directoras vascas”, Euskal zinegileak. Donostia: Filmoteca Vasca.
- Rodríguez, María Pilar (2016). “From dispossession to reparation: Yoyes thirty years after her death” Pentsamendu Politikoaren Aldizkari Internazionala, 11, 369-382.
Urriak 25, 9:00-11:30 AM. Nazioarteko mugimenduak: Amaren ideia (Maider Oleaga, 2009).
Saio honek azaltzen ditu euskal emakume zuzendariek lekualdatze geografikoen eta nazioarteko sinbolikoen artean egindako film ekoizpenak. Lan horiek gaur egungo mundua definitzen duten dinamikek sortutako tentsioen alderdiak erakusten dituzte, gaia eta estetika kontuan hartuta. Ekoizpen horietan, nortasun bikoiztua, zatikatua edo zatitua sentitzen duten pertsonaiak aurkezten dira. Askotan, identitate-eraikuntzaren prozesuei buruz hausnartzen dute, lekualdatzeen eta joan-etorrien bidez.
Irakurketa: Ortiz Cristina eta Rodríguez, María Pilar (2023). Identidades en tránsito. Cuestiones transnacionales en la ficción y el documental. Euskal emakume zinemagileak. Donostia: Euskal filmoteka.
Urriak 26, 9:00-11:30 AM. Emakumeen subjektibotasunaren irudikapen garaikideak: “Cinco lobitos” (Alauda Ruiz de Azúa, 2022) eta “20000 especies de abejas” (Estibaliz Urresola, 2023).
Saio honetan protagonista berrien afektuak eta familiako eguneroko egoerak aztertzen dituzten zinemagileen azken filmak ikertzen dira. Urresolaren filmak balioko du trans pertsonei buruzko eta identitate sexualari buruzko analisia egiteko.
Urriak 27, 5:30 PM. Hitzaldia eta emanaldia: “Arnasa betean: emakume zinemagileak” (Bertha Gaztelumendi, Rosa Zufía).
Katedra honen helburu nagusia da euskal hizkuntzaren eta kulturaren ikerketa eta ikasketa bultzatzea. Bernardo Atxaga idazlea bera izan zen 2011. urtean hasiera eman ziona New York City Universityko Graduate Centerren. Bernardo Atxaga katedrak euskal kulturari buruzko doktoretzarako programa akademiko bat eskaintzen du, eta urtero irakasle gonbidatuen eskutik gidatzen dituzte saioak.