Bernardo Atxaga Katedra CUNYn: begiratu berri bat Arantxa Urretabizkaiaren lanari
Euskara. Kultura. Mundura.
Atzo, urriaren 8an, amaitu zen Bernardo Atxaga Katedraren programa CUNY, City University of New York-en. Arantxa Urretabizkaia idazlea eta Mari Jose Olaziregi UPV/EHU irakasleek izan dute aurten eskolen ardura, “Lotan egon diren ahotsak: narrazioa eta haustea egungo euskal literaturan (1975-2010)”.
Euskarazko idazle gisa izan duen eskarmentua eta ibilbidea oinarri harturik, Arantxa Urretabizkaiak azken hamarkadetan euskal literaturgintza markatu duten obsesioak eta gaiak aztertu ditu. Hiru izan dira programaren ardatz nagusiak: frankismoa eta literatura; emakumeen rola euskal literaturan eta gatazkaren narrazioa.
CUNYko hamahiru doktoretza ikaslek hartu dute parte ikastaroan. “Ikasleen partaidetza eredugarria izan da. Gaiarekiko interes handia erakutsi dute eta gainera oso gogotsu aritu dira eta haiekin izandako hartu-emana aberasgarria izan da benetan”, adierazi du Mari Jose Olaziregi irakasle eta Etxepare Euskal Institutuko Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendariak.
Arantxa Urretabizkaia idazlearen esanetan, irakasteaz gain ikasleengandik ikasteko ere aukera eman dio esperientziak. “Nire lanaren ikuspegi eta begiratu ezberdinak ezagutu ditut, bai Olaziregik mintegietan eskainitako azterketen bitartez, bai ikasleen iruzkinen bitartez”, esan zuen atzo, programa akademikoaren amaieran.

Etxepare Euskal Institutuak 2011. urtean sortutako katedra horren xede nagusia CUNYko ikasleen artean euskal literatura eta hizkuntzalaritzaren inguruan ikerketa, ikasketa eta ezagutza sustatzea da. Ikasgai-zerrenda oso interesgarria izatez aparte, bere lanaz aritzerakoan Urretabizkaiak izan duen gertutasunak harritu nau”, esan zuen Natalia Castro CUNYko ikasle eta Poesia Gazteko Miguel Hernández Sari Nazionaleko finalistak.”Generoaren eta euskal literaturaren arteko loturaren azterketa izan dut bereziki gustuko”.