Bernardo Atxaga Mexikoko FIL azokan: hizkuntza ez da estatikoa; aldatu egiten da eta mugak gainditzen ditu
Euskara. Kultura. Mundura.
Auditorioa bete zuten 400 gazteren begirada biziaren aurrean: Bernardo Atxagak ezin zuen era aproposagoan hasi, atzo, Etxepare Euskal Institutuaren eskutik Mexikoko Guadalajararako FIL, Feria Internacional de Libro azokan burutzen ari den programa.
Latinoamerikako gertakari literario garrantzitsuena da FIL azoka; aurten 28. aldiz antolatu dute, 43 herrialde ezberdinetako partaidetzarekin. “Ecos de la Fil” izeneko programaren baitan, Atxaga 7. Preparatoria eskolako ikasleekin solastu zen atzo: idazketara nola hurbildu zen kontatu zien, eta hizkuntzaren mugikortasuna eta irakurtzearen garrantzia azpimarratu zituen. Idazketa zein irakurketa era pertsonalean garatzen diren teknikak direla adierazi zuen, belaunaldi bakoitzeko aurrerabide teknologikoen eraginez eraldatzen direnak. Edonola ere, idazteak eta irakurtzeak beste mundu batera garamatzala azaldu zuen Atxagak, gure mundu propioa aberastuz. Eta gazteei gogorrarazi zien hizkuntza ez dela estatikoa, inondik ere; “erabileraren poderioz aldatu” egiten dela eta “mugak gainditzeko gauza dela”.
Euskal idazleak “Las Galas del Placer de la Lectura” mahai-inguruan ere esku hartu zuen arratsaldean, José Manuel Sánchez Ron, Luis Goytisolo, Eduardo Lago, Rodrigo Fresán eta Alberto Manguel idazleekin batera, FILeko areto nagusietako batean, Jorge F. Hernández moderatzaile lanetan aritu zela.
Idazketarekin izan zuen lehen topaketa azalduta entzulegoaren barreak eragin eta gero, irakurketa zein idazketa sustatzeko eskola funtsezkoa dela adierazi zuen Bernardo Atxagak, ezinbestekoa baita bietara era gozagarrian hurbiltzea, eta ez betebeharrez. Literaturak irakurtzen duenareengan izan dezakeen eraginaren gainean, irakurleak literaturarekin harreman zatikatua duela esan zuen; irakurlea lanaren pasarte batzuekin jartzen da harremanetan; aztarna uzten dioten paragrafoak eta istorioak dira memorian gelditzen zaizkionak. Idazle guztien iritziz, azkenik, aro digital honek idazketara eta irakurketara hurbitzeko modua erabat aldatu du: paradigma aldaketan baten aurrean gaude, inprimatzeko teknika sortu zenean gertatu zenaren parekoa.

Gaur, abenduaren 2an, bigarren hitzaldi bat emango du Atxagak, Jaliscoko beste eskola batean, eta “Nevadako Egunak” aurkeztuko du FIL azokan bertan. Bitartean, Etxepare Euskal Institutuak Euskal literaturaren nazioartekotze lanean darrai euskal editoreek FILen duten standean: hoegi bat hitzordu lotu ditu honezkero.
Eta bihar, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Mexiko DFko bidea hartuko dute Bernardo Atxagak eta Institutuko Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendari Mari Jose Olaziregik, idazleak hitzaldi-solasaldi bat eskainiko baitu Mexiko DFko Palacio de Bellas Artes enblematikoan. “Conversación con Bernardo Atxaga” izenburuko solasaldian Javier Aranda kazetariarekin batera ariko da idazlea. Ibilbidea amaitzeko, abenduaren 4ean UNAM Universidad Autónoma Nacional de México eta Universidad Iberoamericana Ciudad de México unibertsitateetako ikasle eta irakasleekin ditu hitzorduak, literaturaz eta bere lanari buruz aritzeko.
Argazkietan: 7. Preparatoria eskolako ikasleak; "Las Galas de la lectura" mahai-inguruko une bat; liburuak sinatzen FIL azkoan