Bertsolari filma eta Miren Amurizarekin elkarrizketa Boloniako Unibertsitateko irakurletzan
Euskara. Kultura. Mundura.
Boloniako Unibertsitateko euskara eta euskal kultura irakurletzaren bitartez, bertako ikasleek Asier Altunaren Bertsolari filma ikusi ahal izango dute gaur, abenduaren 10ean. Horretaz gain, hurrengo asteazkenean filmeko protagonista den Miren Amuriza bertsolariarekin solasaldia burutuko dute Mintzanet plataformaren bitartez.
Pelikula “Il cinema de la Spagna Plurale” emanaldi sortaren baitan antolatu da, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzaz. Altunaren filmarenaz gain, beste hiru emanaldi ere burutuko dira: La lengua de las mariposas, El tren de la memoria eta Salvador.
Esan bezala, abenduaren 17an ikasleek Miren Amuriza bertsolariarekin solasteko aukera izango dute, Mintzanet plataformaren ‘Euskal sortzaileak sarean’ programari esker. Amuriza izango da egitasmoan parte hartzen azken artista. Mintzanet egitasmoaren helburua euskaraz jarduteko aukera ez duen pertsona orori euskara praktikatzeko modua doan ematea da, edonon daudela ere. Maramara * taldeak kudeatzen du proiektu hau eta Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren babesa dauka.