Bertsolaritza eta euskal feminismoa Liverpoolgo Iberian and Latin American Week-en
Euskara. Kultura. Mundura.
Liverpoolgo Unibertsitatean egin ohi den Iberian and Latin American Week ospakizun astea bueltan da berriro. Urriaren 28tik azaroaren 1era bitarte, Liverpoolgo Unibertsitatea eta hiria bera Iberiar Penintsulako eta Latinoamerikako kultur adierazpenez beteko da, askotariko ekintzekin. Horien artean, halaber, euskal kulturarekin lotutako bi ekintza ere egingo dira: tele-bertsolaritza saioa eta hitzaldi bat.

Gure kulturarekin lotutako ekintzak urriaren 30ean izango dira zehazki. Goizeko 11:00etan, Unibertsitatean tele-bertsolaritza saio bat izango da. Lehenik, bertaratzen direnek What is bertsolaritza? izenekobideo laburra ikusiko dute eta, ostetik, German Urteaga bertsolariak Skype bidez bertsolaritza zer den azaldu eta bertso-saio bat eskainiko du. Amaitzeko, galderentzako tarte bat ere egongo da.
Egun berean, eguerdiko 12etan, Nancy Francis izeneko doktoretza ikasle eta ikerlari batek hitzaldi bat emango du “Feminist Spring” izenpean. Hitzaldian, Euskal Herrian egindako egonaldi batean garatutako feminismoari buruzko ikerketaren azalpena emango du. Mugimendu feminista Euskal Herrian hartzen ari den bide berriez eta eboluzioaz arituko da Francis. Horrez gain, bertan egindako bi urtetako landa-azterketan bildutako ikus-entzunezko materiala partekatuko du entzuleekin.
Liverpoolgo Unibertsitateko Hizkuntza eta Kultura Modernoen Fakultateak antolatzen du Iberian and Latin American Week delakoa. Aipaturiko bost egunetan zehar, orotariko ekintzak izango dira Unibertsitatean zein hiriko bazterretan: hitzaldietatik hasita tailerretaraino, adierazpen kulturaletatik janari dastaketetaraino.