Université Laval: Besteen ahotsa-La voix des autres

Euskara. Kultura. Mundura.

Université Laval: Besteen ahotsa-La voix des autres
  • 13
    Urr 2021
    14
    Urr 2021
    Quebec

Urriaren 13 eta 14an egingo den eleaniztasunaren eta literaturaren inguruko ‘Besteen ahotsa/La Voix des Autres’ kongresuan izen-emateko epea zabalik dago. Saison Québec-Pays Basque egitasmoaren baitan antolatutako jardunaldi honetan, ‘Eleaniztasuna eta literatura: Euskal Herria eta Quebec’ lelopean, jorratuko dituzte hizkuntza ez hegemonikoetako literatura eta hizkuntza-aniztasuna. Bertan parte hartuko dute, besteak beste,  Elizabete Manterolak, Xabi Payak eta Amets Arzallusek. Laval Unibertsitatea, Etxepare Euskal Institutua, Quebeceko PEN kluba eta Euskal PEN kluba dira ekimenaren sustatzaileak.

Modu telematikoan jarraitu ahalko da bi egunetako egitaraua. Horretarako, hurrengo estekan eman behar da izena: https://www.euskalpen.eus/besteenahotsalavoixdesautres. Egitarau osoa ere kontsulta dezakezu hemen

Egunero aurkezpenak egingo dira, eta mahai-inguruak izango dira saio bakoitzaren amaieran. Jardunaldiek proposatuko dituzten adituen hitzaldiek sorkuntza literario hauek partekatzen dituzten ezaugarriak identifikatuko dituzte; hizkuntza gutxituak dituzten ingurune eleaniztunak, literatura frantziar-quebectarra, gutxiengo ikusgarrien edo kulturalen literatura, eta literatura ekoizpena Euskal Herrian, Quebecen eta Ipar Amerikan…

Jardunaldi hauen helburua periferiatik edo bazterretik garatutako literaturen ikerketa konparatua sustatzea da, euren herrialdeetan lehentasunezko literatura merkatuak ez dituzten hizkuntzetan sortutako literaturak aztertzeko. Era berean, jardunaldiek Euskal Herriko eta Quebeceko errealitateak aztertuko dituzte literaturaren ikuspegitik.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu