Bi euskal ikus-entzunezko Different 8! zinemaldian
Euskara. Kultura. Mundura.
Datorren ekainaren 26ean Parisen egingo den Different 8! Zinemaldiaren testuinguruan ikus-entzunezko profesionalei zuzendutako Small is Biutiful koprodukzio topaketarako bi euskal luzemetrai izan dira hautatuak: Fernando Francoren MORIR eta Roberto Castón, Lluis Miñarro eta Karim Ainouz-en 3 LORCA 3.
Topaketaren helburua Paris Ile-de France-ko ikus-entzunezko profesionalei estatu espainiarreko enpresen proiektuak aurkeztea da, proiektuok elkarlanean gauzatu ahal izateko.
Topaketa honen bultzatzaile dira Etxepare Euskal Institutua, Comission du Film d´Ile de France, Espagnolas en Paris, Unidad Audiovisual Valenciana de CulturArts-IVAC, Catalan Films & TV/PROA, Axencia Galega das Industrias Culturais (AGADIC) eta Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales (ICAA).