Bigarrenez jarraian, Gorka Hermosak "CIA IMC-Unesco Composition" saria eskuratu du

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-11-05

Gorka Hermosa akordeoi-jole euskaldunak bigarrenez jaso du CIA IMC-Unesco Composition saria Akordeoi Jotzaileen Nazioarteko Konfederazioaren eskutik. Urteko pieza onena saritzen duen aipamen hau “Zheng Zai” (“Oraintxe bertan”) lanari esker eskuratu du Zumarragako musikariak. Zorionak!

Bigarren urtez jarraian lortu du saria Hermosak, Austriako Salzburg hirian; iaz Paco de Lucíaren omenez sortutako Paco pieza saritu zuen epaimahaiak. Azken horrek flamenkoa eta egungo musika garaikidea uztartzen ditu; aurtengo saria irabazi duen “Zheng Zai” obran, Pekinen burutu zuen egonaldi baten ondoren konposatu zuen lanean, mendebaldeko eta ekialdeko musikek bat egiten dute.

Gorka Hermosak hiru bakarkako disko kaleratu ditu orotara, baina ia beste 40 proiektutan esku-hartu du. Espainiako Orkesta Sinfonikoarekin jo duen lehen akordeoilaria da, eta bakarka Europa nahiz Asian emanaldiak eskaintzeaz gain, musikari ezagunekin ere jo ohi du, hala nola: Ara Malikian, Paquito D’Rivera, Luis Auserón…

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.