Bilboren eraldaketa hizpide Liverpooleko Unibertsitatean
Euskara. Kultura. Mundura.
Guggenheim Museoari esker Bilbo arkitekturaren bidez eraldatutako hiri postindustrialaren paradigma bilakatu zen. Baina zergatik bihurtu zen Frank Gehryren eraikina berehalako mugarri? Arteak eta arkitekturak hirien irudian eta ekonomian duten eragina izango dute mintzagai aurten Manuel Irujo katedran.

City, Architecture, and Labyrinth: Bilbao’s Appeal izenburupean Joseba Zulaika, Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroko irakasleak Guggenheim Museoaren arrakastaren giltzarriak aztertuko ditu otsailaren 14an.
Katedraren programa akademikoak jarraipena izango du martxoaren 8an burutuko den sinposioarekin: Bilbao and Liverpool: A Tale of Two Cities in Transformation. Arantxa Rodriguez (UPV/EHU), Beatriz García (University of Liverpool), Joseba Zulaika (Center for Basque Studies, University of Nevada, Reno eta Paul Jones-ek (University of Liverpool) parte hartuko dute.
Manuel Irujo Katedra 2014-2015 ikasturtean jarri zen abian Liverpooleko Unibertsitatean eta aurreko urteetan euskal erbestea, politika eta artearekin loturiko gaiak jorratu dira.