BIME Pro: Basque. Music.

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 27
    Urr 2021
    29
    Urr 2021
    Bilbo

Urriaren 27tik 29ra bitartean egingo dute nazioarteko BIME Pro azokaren edizio berria, eta Basque. Music.-ek stand propioa izango du Musika Bulegoaren bitartez, azokara hurbiltzen diren profesionalen eskura egongo dena. Mundu osoko musikaren industriako profesionalak batzen dira azoka honetan eta aurten topaketa presentzialak eta online hitzaldiak uztartuko dira. Euskalduna jauregia izango da programa presentzialaren egoitza, baina eduki guztia plataforma batetik jarraitzeko aukera ere egongo da bime.net webgunean.

Musika Bulegoak hainbat jarduera prestatu ditu sektoreko eragileen arteko elkarrizketa errazteko, ezagutzak partekatzeko eta Euskal Herrian sortutako eta ekoitzitako musika bultzatzeko. Jarduera horiek Basque. Music. plataformatik gidatuko dira.

Hilaren 28an, 13:50etan Meet the BASQUE. MUSIC. pitching saioa egingo da 5B aretoan. Saio honetan Euskal Herriko profesional ezberdinek bere proposamenak aurkeztuko dizkiete nazioarteko profesionalei bost minutuko aurkezpen azkarretan banatuko den saioan.

Gero, BIME Cityren programazioaren barruan, Rodeo, Airu eta Father Alien taldeen showcase kontzertuak egongo dira 20:30etatik aurrera Stage Live aretoan. Sarrera doakoa izango da.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu