BIME PRO Bogota 2023: Basque. Music.

Euskara. Kultura. Mundura.

BIME PRO Bogota 2023: Basque. Music.
  • 03
    Mai 2023
    07
    Mai 2023
    Bogota

BIME Bogota azokaren hurrengo edizioa 2023ko maiatzaren 3tik 7ra egingo da. Oreka TX taldeak Basque. Music. plataformak antolatutako showcase-ean parte hartuko du.


Euskal Herriko musika nazioartekotzeko Musika Bulegoak, Etxepare Euskal Institutuak eta Eusko Jaurlaritzak sustatzen duten Basque. Music. plataforma Kolonbiako hitzordu honetan egongo da beste behin Latinoamerika eta Euskadiren arteko zubi artistiko eta profesionalak eraikitzeko helburuz.

Musika Industriaren Nazioarteko Topaketa duela hamaika urte hasi zen Bilbon, eta Amerikako kontinentean bigarren edizioa ospatuko da aurten.

BIMEk 50 herrialde baino gehiagotako musikaren industriako profesionalak biltzen ditu urtero. Bogotako edizioko programan, bere horretan mantentzen dira nazioarteko erreferentziazko ekitaldi gisa kokatu duten esentzia eta espiritu berritzailea, eta garatzen diren bitartean jorratuko diren gaien zabaltasunean islatzen da: joera artistikoak, jaialdiak, garapen jasangarria, berrikuntza teknologikoa, grabatutako musika eta zuzeneko musika, plataformak, startupak edo marko legegileak, eta horiek dira paneletan, tailerretan eta masterretan eztabaidatuko diren gaietako batzuk.

Euskal musikak ikusgarritasun berezia izango du Bogotan. Jardunaldi profesionalak, negozio-harremanak, showcaseak eta kongresuak euskal profesionalek, artistek eta enpresek parte hartuko duten jardueretako batzuk baino ez dira izango.

Maiatzeko lehenengo astean, musikaren industriako berrikuntzaren, teknologiaren, networkingaren eta etorkizunaren erdigunean bilakatuko da Bogotá. Etengabean eraldatzen ari den industria baten etorkizuna sustatzen duten erronken gainean hausnartzeko gune bat sortzea xede duen ekitaldi garrantzitsua izango da.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu