BIME PRO Bogota: Basque. Music.

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 04
    Mai 2022
    07
    Mai 2022
    Bogota

BIME PRO Bogota azokaren lehendabiziko edizioa maiatzaren 4tik 7ra egingo da, eta bertan izango da Zetak taldea Basque. Music. markapean antolatutako showcase-ean parte hartzeko. Zehazki, maiatzaren 5ean izango da kontzertua, ostegunean, Zula agertokian. Zetak-ek, bere elektronikarekin, Kolonbiara eramango du euskara. Kontzertua BIME CITY programazioaren barruan antolatu da, mundu osoko beste 27 artistarekin batera.

Gainera, euskal musikak parte hartuko du jardunaldi profesionaletan Basque. Music.-en bitartez, eta biniloaren industriaren kongresuan ere euskal profesionalek, artistek eta enpresek parte hartuko dute. Bestalde, Basque. Music.-ek bere nazioartekotze-eredua aurkeztuko du Iberoamerikako herrialdeekin batera egingo den saio batean.

BIMEk 50 herrialdetik gorako musikaren industriako profesionalak biltzen ditu urtero. Bogotako lehen edizioko programan landuko dituzte, besteak beste, joera artistikoak, jaialdiak, garapen jasangarria, berrikuntza teknologikoa, grabatutako musika eta zuzeneko musika, plataformak, startup-ak edo marko legegileak, eta horiek dira paneletan, tailerretan eta masterretan eztabaidatuko diren gaietako batzuk.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu