Boise Universityko Basque Studies programa, euskal kultura munduko beste aldean
Euskara. Kultura. Mundura.
Argitaratu da jada Boise State Universityko Basque Studies programak argitaratzen duen BOGA, Basque Studies Consortium Journal aldizkariaren azken alea eta orain, aldizkaria sarean kontsulta daiteke. Diziplina anitz jorratzen dituen aldizkaria da, euskal ikasketa akademikoan adituak direnen artikulu eta lanez osatutakoa.
Gainera, aldizkariak jakinarazi duenez, datorren alerako -2015eko udazkenean argitaratuko da- proposamenak bidaltzeko epea 2015eko abuztuaren 1ª arte egongo da irekia. Aldizkariaren 3. alea izango da eta proposamenak internet bidez bidali behar dira.
Bestalde, 2015eko uztailan burutuko den “Joan-etorri Basque Studies Symposium”ean parte hartzeko deia zabaldu du erakundeak. Urtero antolatzen dute bilera, bertako euskal jaialdiaren aurretik, eta aurtengo gai nagusiak “Amerikanuak” liburuaren eta Basque Studies Abroad program in Oñati programaren 40 urteurrena izango dira.
Azkenik, Center for Basque Studies-rekin (University of Nevada, Reno) elkarlanean, bigarren Annual Basque Literary Writing Contest lehiaketa antolatu dute. Horrekin, bultzada eman nahi diote gai euskaldunen inguruko literatura (fikzioa zein ez fikzioa) ez akademikoari. Dagoeneko parte-hartzaileen lanak ikuskatzen ari dira eta otsailean jakingo dira irabazleen izenak.