Borja Barrueta euskal musikaria, Bruselako The European Jazz Unit jaialdian

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-05-16

Borja Barrueta euskal musikariak Bruselan egiten duten The European Jazz Unit jaialdian hartuko du parte, maiatzaren 21ean, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin. Izan ere, Institutuak EUNIC Europako Kultur Institutuen Sarekide gisa bultzatu duen ekimenetako bat da.

Barruetaren bateriarekin batera, beste zenbait musikarik ere hartuko dute parte Jazz maratoi honetan; besteak beste, Robert Landdermann kontrabaxuan, Frederik Leroux gitarran, Piotr Damasiewicz tronpetan, Elias Stemeseder pianoan, eta Kristóf Bacso eta Maria Faust saxofoi eta klarinetean.

Jaialdiak, edonola ere, hiru egunez ospatuko du jazza, maiatzaren 20tik 22ra bitartean; guztira, 250 doako kontzertu eskainiko dira, eta 450 artistek hartuko dute parte. Duela hogei urte baino gehiagotik antolatzen den maratoria da, eta Grand Place, Sablon, Sainte-Catherine eta Fernand Coq eszenatokietan aritzen dira musikariak.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu