Bozkatu zure talde gogokoena musika independentearen MIN Sarietan

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-02-08

Musika Independentearen MIN Sarietan lehiatzeko onartutako taldeen zerrenda publiko egin da jada, eta gaurtik aurrera -eta otsailaren 28ra bitartean- publikoaren bozketen epea zabalik dago, izan ere, aurten entzuleen bozketa bitartez hautatuko dira aurre-finalistak. Sekulako parte hartzerik handiena izan du deialdiak eta aurten, 764 talde lehiatuko dira sarietan.

Beste behin, Etxepare Euskal Institutuak Euskarazko Album Onenaren Etxepare Saria babestuko du, eta honako taldeen artean bozkatu daiteke dagoeneko: Hesian, Liher, Izaro, Niña Coyote et Chico Tornado, Vendetta, Willis Drummond, Zea Mays, Gatibu, Lauroba, Xabi Solano, Gari & Mandanbera, Ruper Ordorika, Petti & Etxeko Uzta, Kepa Junkera eta Sorginak, Joseba B. Lenoir eta Baobabs will destroy your planet. Esteka honen bitartez egin daiteke bozkaketa.

Dena den, hori ez da izango euskal ordezkaritza bakarra sarietan: beste hainbat euskal talde, hala nola Amorante, Belako, Gatillazo, Doctor Deseo, Kaotiko edota Korrontzi, sarietako beste kategorietan lehiatuko dira (orotara, 22 sari banatzen dira MIN sarietan).

9. edizio honetan publikoaren parte-hartzea sustatu nahi izan dute antolatzaileek, bozketa prozesua abian jarrita. Horrela, lehen fase batean 30 aurre finalistak hautatuko ditu publikoak. Ondoren, epaimahai profesional batek hautatuko ditu garaileak, eta martxoaren 28an iragarriko dira Teatro Nuevo Apolo Madrid-en antolatuko den sari banaketan.

MIN Sariak 2009 urtean sortu ziren estatu mailako sorkuntza artistikoari, kultur aniztasunari, talentuari eta musika alorreko enpresa txiki eta ertainek ekoiztutako lanei ikusgarritasuna emateko, eta musika independentea estatu mailan eta nazioartean sustatzeko.

Kategoria bakoitzean 5 talde bozkatu daitezke gehienez, www.premiosmin.com atariaren bitartez. 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu