Bueltan da "Euskadi suena en Madrid" jaialdia!

2015/02/04

Euskara. Kultura. Mundura.

Lehenengo edizioaren arrakasta ikusita, aurten bigarrenez dator Euskadi Suena…en Madrid jaialdia! Euskal musikagintza Madrilgo eszenara -La Noche en Vivo- eramaten duen jaialdia 2015eko Iraila- Azaroa bitartean burutuko da. Gutxienez 6 euskal taldek hartuko dute parte Emankor Sareak eta Etxepare Euskal Institutuaren elkarlanean antolatutako proiektuan.

Interesa dutenek, proposamenak bidali ditzakete otsailaren 13a baino lehenago, eta honakoak izango dira baldintzak.

- Musika talde zein bakarlariek Euskal Herrian helbideratuak,  argitaratutako CD bat eta hiru urte baino gehiagoko ibilbide musikala izan behar dute gutxienez.

- Otsailaren 13a da izena emateko azken eguna. Interesa duten artistek, eskabide orria bete eta euskadisuenaenmadrid@gmail.com helbide elektronikora bidali behar dute EUSKADI SUENA izenarekin.

- Hautapenerako honako irizpideak hartuko dira kontuan: taldearen ibilbidea, zuzenekoaren kalitatea, musika estiloa, hizkuntza...

- Baldintza ekonomiko eta teknikoak ekimenaren antolatzaile eta aukeratutako taldeen artean adostuko dira.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu