Festival de Cannes - Marché du film 2025: Basque. Audiovisual.
Euskara. Kultura. Mundura.
-
13Mai 202521Mai 2025
Cannes
Maiatzaren 13tik 24ra egingo da Canneseko Zinemaldiaren 78. edizioa, nazioarteko zinemagintzako hitzordu garrantzitsuenetarikoa. Horrekin batera, jaialdiko industria azoka hasiko da, Marché du Film, maiatzaren 21era arte egingo da eta euskal ordezkaritza izango du beste urte batez Basque. Audiovisual.-en eskutik.
Hainbat euskal ekoizpen izango dira eta Basque. Audiovisual. plataformak ICEXen stand bat izango du, azokan izango diren euskal ekoizpenei buruzko informazioa emateko eta euskal zinema zabaldu eta sustatzeko.
Hauek dira aurkeztuko diren euskal ekoizpenak:
La misteriosa mirada del flamenco
Sail ofiziala – Un Certain Regard
Diego Céspedek zuzenduta eta Quijote Films, Les Valseurs, Varios Lobos eta Irusoin etxeek ekoitzita.
1984. Lidia, 12 urteko gazte ausarta da eta meatzaritza-herri isolatu batean bizi da; herri horretan gizon asko hil dira gaixotasun batek jota, eta esaten dutenez, gizon bat beste batekin maitemintzen denean transmititzen da gaixotasun hori, begiradaren bidez.
If You Wish To Make An Apple Pie
Cannes Docs
Nagore Eceizak zuzenduta eta IZAR Films, el Santo Films eta Cabiria etxeek ekoitzita.
Bere bikote indiarrarekin 8 urtez maitasun istorio klandestino bat bizi ondoren, egoerek Dorine artista musulmana bere familiarekin itzultzera behartzen dute.
La regla de Osha
Fantastic Pavilion – Market Premiere
Ángel González zuzendariaren pelikula Blacklight Films, Euskalreel eta Sangre Yoruba AIEk ekoitzi dute.
Bere bandan gora egiteko, gaizkile gazte bat Santeriako erritual okultista batean hasten da bere klaneko buruzagiaren eskutik.
Maiatzaren 17an 12etan Basque. Audiovisual.-ek fantasiazko eta beldurrezko zinemaren inguruko hurrengo euskal proiektuak aurkeztuko dituzte.
Gainera, Kimuak-ek bere nazioarteko ibilbidea Cannes Short Film Corner-en hasiko du, bere edizio berriarekin, euskal film laburraren talentu berria bultzatuz.
Basque. Audiovisual.
Zineuskadik, Euskal Ikus Entzunezkoen Bulegoak, sustatuta, BASQUE. AUDIOVISUAL da Euskadiko ikus-entzunezkoen sektorearen nazioartekotzearen atzean dagoen markaren izena, eta Euskadiko produkzioak eta enpresak nazioarteko merkatuetan eta jaialdietan sustatzeko dago diseinatuta.
Markak Etxepare Euskal Institutuaren eta EIKEN klusterraren laguntza du eta BASQUE markaren parte da. Proiektu horren helburua da Euskadiko sormena, kultura eta arte eszenikoak, eta kultura eta sormen arloko industriak nazioarteko merkatuetan ezagutarazi eta ikusaraztea.