Canneseko L´Atelier atalak Naniano SL etxearen ekoizpena duen Ama-La Madre filma hautatu du
Euskara. Kultura. Mundura.
Alberto Moraisen La Madre filma Canneseko Zinemaldiko L´Atelier atalean parte hartzeko aukeratu dute, mundu mailako hamaika hautagaien artean. Ondorioz, 14 nazioarteko egitasmorekin batera esku hartuko du Cannesko Zinemaldiarekin batera burutuko den topaketa garrantzitsu honetan,maiatzaren 13tik 24ra.
La Madre pelikula Olivo Films enpresaren eta Naniano SL donostiar ekoizpen etxearen produkzioa da eta filmaketa 2015eko udazkenean egingo dute.
Canneseko L´Atelier atalak filma hautatu izanak bultzada handia emango dio egitasmoari, munduko zinemaldirik onenatzat jotzen duten Canneseko Zine Jaialdiaren baitan aurkezten baita. Jaialdiak apartatzen dituen egitasmoak etorkizun handikoak eta kalitatezkoak izaten dira; zinemaldiak irauten duen bitartean, beraz, zuzendariak eta ekoizleak nazioarte mailako balizko bazkide berriekin hitzorduak egiteko parada izango dute, filmaren finanziazioa ixten laguntzeko ezinbestekoak.