CBS zentroak lau liburu berri aurkeztu ditu eta Etxepare Institutuak William A. Douglass Katedra berria iragarri du
Euskara. Kultura. Mundura.
Nevadako Unibertsitateko William A. Douglass Centre for Basque Studies zentroak lau argitalpen berri aurkeztu ditu gaur arratsaldean, Etxepare Euskal Institutuko egoitzan.
Hain zuzen ere:
Basques in the United States, vols. 1 and 2 - Koldo San Sebastian, Argitxu Camus Etchecopar
Basque Explorers in the Pacific Ocean - William A. Douglass
Zelestina Urza in Outer Space - David Romtvedt
Garmendia and the Black Rider - Kirmen Uribe
Aurkezpenean William A. Douglass, Koldo San Sebastian eta Argitxu Camus Etchecopar egileek eta Daniel Montero William A. Douglass CBS zentroko argitalpenen arduradunak hartu dute parte, Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria eta Mari Jose Olaziregi Euskararen Sustapenerako eta Hedapenerako zuzendaria alboan zituztela. Bertan izan da, halaber, Asier Vallejo, Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria.
Etxepare Euskal Institutuak aukera baliatu du 2016. urtean Euskal Ikasketetako William A. Douglass Katedra berria University of Massachusetts Amherst unibertsitatean sortuko duela iragartzeko. Mari Jose Olaziregik zehaztu duenez, katedra berriak Euskal Antropologiari buruzko ikasketak sustatzea izango du xede: urtero kongresu bat eta mintegian; lehen kongresuan William A. Douglassen lana aztertuko dute. Gainera, Jackie Urla, Antropologiako Deaprtamentuko Katedradunak “Culture and Heritage in Europe” gaia sortuko du,euskaldunon historia arreta bereziz jorratuko duena.
(...)

Douglass oso pozik agertu da Katedraren xehetasunen berri entzun duenean; bere ustez, University of Massachusetts Amherst “egokiena da horrelako katedra bat instituzionalizatzeko”, “lan handia egin dutelako bertan ikerketa antropologikoen eta europearren arloan”.
Hain zuzen ere Nevadako Unibertsitateak ere William A. Douglass izena eman dio berriki Center for Basque Studies guneari, fundatzaile eta hainbat urtez zuzendari izan zuen irakasle eta antropologoa omentzeko.
Hauek izan dira William A. Douglasss Center for Basque Studies-ek gaur aurkeztu dituen liburuak:
Basque Explorers in the Pacific Ocean
William A. Douglass
Mendeetan, 1520. urtean Magallanes Itsasartea aurkitu zutenetik XVIII. mendean Cook kapitainak bere itsasaldiak burutu zituen arte, Ozeano Pazifikoari “aintzira espainola” deitzen zioten. Hala ere, Espainia ez zen sekula entitate monolitikoa izan; liburu honek Pazifikoaren esplorazio “espainola” euskaldunen ikuspegitik aztertzen du. Euskaldunek itsas tradizio handia izan zuten eta garrantzi handia izan zuten Pazifikoaren esploratzean. Fernando Magallanes hil ondoren Juan Sebastian Elcanok Victoria untziaren ardura hartu eta planetara itzuli osoa eman zionetik hasita, Andres Urdanetak Pazifikoko Iparraldeko bide berria urratu eta Filipinetatik Mexikora joan zen arte, euskaldunen ekarpena ezinbestekoa izan zen europarrek inguru handi honetan izan zuten esku-hartzean.
Basques in the United States, vol. 1: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa
Basques in the United States,vol. 2: Iparralde and Nafarroa
Koldo San Sebastián, Argitxu Camus Etchecopar, et al.
Basques in the United States epe luzeko egitasmoa da, AEBetara joan zen euskal etorkinen lehen belaunaldiari buruzko argibidea jaso eta argitara eramatea xede duena. Proiektuaren lehen fruitua 2015eko uztailean plazaratu zen, bi ale aurkeztuz (1. liburua : Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta 2. liburua: Iparralde eta Nafarroa). Etorkin euskaldunen inoizko zerrenda luzeena aurkitu daiteke bertan: 10.000 lagun inguru. Egitasmoak aurrera egin du 2015. urtean eta abenduan bi ale berri aurkeztu dira, datuak gehituta eta zuzenduta; 2016.urtean ere segida izango du lanak, nafar etorkinei erreparatuz. Herritarren partaidetza proiektuaren osagai garrantzitsua da: CBSk web gune bat sortu du -basquesintheUS.blogs.unr.edu- interesdunek informazioa zuzendu edota gehi dezaten.
Koldo San Sebastianek zuzendutako ikerlari taldaren lanari eta Argitxu Camus Etchecoparren ezinbesteko lankidetzari esker, jendearen ekarpenaz gain, euren herria utzi eta AEBetara bizitza hobe baten bila joan ziren euskaldun ausart haien gaineko ediziorik osoena bihurtzea du helburu Basques in the United States argitalpenak.
Zelestina Urza in Outer Space
David Romtvedt
Euskal Herriko jaioterri txikia atzean utzitako 16 urteko neska etorkin gaztearentzat, Wyoming-eko Iparraldean 1902ko otsaileko egun hotz horrek ilargia bezain urrun eta antzua zirudien. Zelestina Urzak bere familia txiroa utzi eta ez zekien inondik inora nolakoa izango zen bere etorkizuna. Nola egingo zion aurre bizitzari, ezer baino gutxiago zirudien horrekin? Eleberri berri honetan David Romtvedt Wyomingo poeta sarituak, A Flower Whose Name I Do Not Know poema bildumarekin Pushcart Saria eskuratu zuenak, AEBetako Mendebaldeko etorkinen esperientzia korapilatsuan murgilarazten du irakurlea. Zelestinaren historia Yellow Bird Daughter bere lagun minarenarekin nahasten da; Cheyenne eta Arapaho tribuetako kide gazte bat da bera, beste outsider bat gizonezkoen narratiba menderatzailean. Romtvedtek estilo bereziaz idazten du, umore handiz, eta irakurleekiko elkarrizketa sustatuz. Zelestina Urza-k begirada sakona eskaintzen dioetorkinaren esperientziari eta eta Mendebaldeko “konkistaren” historia “ofizialari”.
Garmendia and the Black Rider
Kirmen Uribe
Euskal pistolari bat Wild West-en; bera da liburu honen heroia, garai batean Billy the Kid, Wyatt Earp, edo Jesse James izan ziren bezain ospetsua dena. Kirmen Uribek idatzitako eta Mikel Valverdek marrazkiz hornitutako Garmendia haurrentzako trilogiako lehen liburua da. Euskaraz argitaratu zen lehenik, eta Garmendiaren eta haren lagunen abenturak kontatzen ditu: protagonista hilketaz akusatua izan eta gero Tidy Harry Clean City-ko buruzagi maltzurra eta Rat eta Bat bere jarraitzaileak izango ditu atzetik. Biziraungo al du Garmendiak? Eta nor da zaldun beltz misteriotsu hori? Ezustez eta akzioz betetako ipuina izateaz gain, euskadunek AEBetako Mendebaldean izan zuten esperientziari buruzko ikuspegi interesgarria eskaintzen du liburuak, poeta eta idazlearen ezagunaren kontakizunean.