Euskal Zine Zikloa
Euskara. Kultura. Mundura.
-
03Abe 202417Abe 2024Viña del Mar
FICViña, Viña del Mar-ko nazioarteko zinemaldiaren osagarri gisa, euskal zine zikloa egingo da Txileko hiri horretan, bertako udala eta Etxepare Euskal Institutuaren lankidetzari esker.
Bosgarren edizio honeta film hauek eskainiko dira:
‘Bizkarsoro’ (Josu Martinez, 2023)
Abenduak 3
16:00 | Palacio Rioja, Sala Aldo Francia
Existitzen ez den herri batean, bost istorio erreal, 1914tik 1982ra gertatuak, ahozko lekukotzetan eta idazleen testuetan oinarrituak. Haietan barna, XX. mendean zehar Ipar Euskal Herriko herri ttipi batek bizitako aldaketa sozialak agerian. Hizkuntza baten erroizte eta hurrentzea. Eta bizirik irauteko borroka.
‘Cinco lobitos’ (Alauda Ruiz de Azúa, 2022)
Abenduak 10
16:00 | Palacio Rioja, Sala Aldo Francia
Amaiak haurtxo bat izan berri du. Bikotekidea kanpora joaten zaionean zenbait hilabeterako, Amaiari gainditu egingo dio egoerak: ezin du haurra zaindu eta aldi berean itzultzaile gisa zuen lanari berriz heldu. Gurasoen etxera babes bila joango dira Amaia eta haurtxoa, Amaia txikia zeneko etxera, euskal kostaldeko herri polit batera, han gurasoek zaindu egingo dutelakoan. Baina bizitzak beste plan batzuk ditu: ama gaixotu egingo zaio eta Amaiak zaindu beharko ditu denak. Bere amaren bizitza duela hogeita hamar urte biziko du. Etxekoandre bihurtuko da, bikotekidea kanpoan dela eta haurtxo bat eta amona gaixo bat zaindu behar dituela. Familia-rolak alderantzikatu eta harremanak betiko aldatuko dira. Alaba guztion ama bihurtuko da. Amaiak maitasuna baino ez zion amari, baina hemendik aurrera ulertu ere egingo du.
‘El Vasco’ (Jabi Elortegi 2022)
Abenduak 17
16:00 | Palacio Rioja, Sala Aldo Francia
Mikelek bizimoduz aldatzea erabaki eta senide urrun baten gonbidapena onartuko du Argentinara joan eta bertan bizitzen jartzeko. Alabaina, berehala ohartuko da Chelo bere osaba ludopata atsegin eta edalea baino ez dela, eta ezin diola ezer eskaini. Horrez gainera, dena korapilatu egingo da Amuma Dolores –Cheloren ama– hamar urteko lozorrotik esnatzen duenean Mikeli sehaska-kanta bat euskaraz abesten entzun eta Juanitorekin –bere anaia eta Mikelen aitonarekin– nahasten duelako. Hortik aurrera, herri osoa kontzentratu egingo da Doloresi sinetsarazteko 50eko hamarkadan eta bere jaioterrian –Bermeon– jarraitzen duela. Chelo eta Begoñaren –elkarrekin gaizki moldatzen diren Doloresen bi seme-alaben– bitartekari gisa jokatu beharko du Mikelek, Inésen –Amuma Doloresen zaintzaile alaiaren– laguntza eta konplizitatearekin.