Cratère Surfaces 2026

Cratère Surfaces 2026 Argazkia: Camilla Strobino Itxita

2026ko uztailaren 2tik 4ra ospatuko da Cratères Surfaces jaialdia Frantziako Ales hirian, eta Etxepare Euskal Institutuak bertan parte hartzeko deialdia ireki du, kale-arteetako euskal konpainia profesionalek beren proposamen artistikoa bidal dezaten. Etxepare Euskal Institutuak, Eusko Jaurlaritzak eta Artekalek jaialdiarekin ondutako lankidetzari esker, 2026ko edizioan Euskal Herria izango da jaialdiko herrialde gonbidatua. Horri esker, arte eszenikoen sektoreko euskal profesionalen parte hartzea sustatuko du Eusko Jaurlaritzak, bertan hainbat jarduera profesional antolatuz. Horrez gain, jaialdiko egitarauan euskal presentzia sustatuko du Etxepare Euskal Institutuak. Euskal leihoa osatzeko, 6 euskal konpainia hautatuko dituzte antolatzaileek. 

  • Eskaerak aurkezteko epea: 2025/10/22 - 2025/11/07
  • Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua
  • Kontaktua: Alex Aginagalde López | a-aginagaldelopez@etxepare.eus | +34 943 023 406

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu