"Danbor Talka" ikuskizuna Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki jaialdian estreinatuko dute gaur

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-07-11

Deabru Beltzak euskaldunek eta Frantziako Les Commandos Percu konpainiek sortu duten “Danbor talka” ikuskizuna ikusgai izango da lehen aldiz  aurten 25. urteurrena ospatzen duen  Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki jaialdian. Emanaldiak gaur eta bihar izango dira, gaueko 12etan. Jaialdi honek eta Libourneko Fest’Arts-ek ekoiztu dute Etxepare Euskal Institutuaren sustapenaren ondorioz sortu den elkarlana. Lekeitioko programa gaur, uztailak 11, hasiko da eta igandera arte luzatuko da; bertan mota askotako kale ikuskizunek hartuko dute parte.

Libourneko  (Frantzia) Fest’Arts! Jaialdiaren aurtengo programaren aurkezpenean eman zen ezagutzera “Danbor Talka”, eta bertan ere ikusi ahal izango da sua eta perkusioa uztartzen dituen show-a, abuztuan. Ordu beteko iraupena duen ikuskizun harrigarrian pirotekniaren ikusgarritasuna, danborren hotsak eta mugimendua uztartuko dituzte 12 artistek.

2011. urteaz gerotik, Etxepare Euskal Institutuak Libourneko Fest’Arts jaialdiarekin elkarlanean dihardu euskal kale antzerkia nazioartean zabaltzeko xedez. Libournekoa Europako kale antzerki jaialdi puntakoenetakoa da, eta emaitza ere neurrikoa da, jaialdia euskal produkzioen erakusleiho aparta bilakatzen baita.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.